
Ramos, brontzezko dominarekin
Maialen Ramosek brontzezko domina lortu zuen atzo Lormont hirian (Okzitania), bertan egin den Label A Kadeteen Judo Txaplketan. Ama Guadalupekoa taldetik azaldu dutenez, “maila oso altuko” txapelketa da Lormontekoa, “Espainiako Super Koparen parekoa”. Ramos -63 kiloetan lehiatu zen eta lau borroka irabazi zituen; finalerdietako baino ez zuen galdu.