Madrilgo atentatuen harira, ekitaldia egingo dute bihar Irunen
Irungo Udalak “terrorismoaren biktimak” omentzeko ekitaldia egingo du bihar, 12:00etatik aurrera, Iparralde etorbidean biktimen omenez dagoen monolitoan. Madrilen 2004an izan zen atentatuaren hamargarren urteurrenarekin bat egiten du ekitaldi horrek. Udalak esan du nahi duen oro joan daitekeela ekitaldira, eta bertan lore sorta bat jarriko dutela.