Kontsumo jasangarria landuko dute herriko zazpi ikastetxek
Zenbat eta nolako janari, ura, energia, teknologia… kontsumitzen ditugu? Benetan pentsatzen al dugu zerbait erosi aurretik? Nola mugitzen gara? bezalako galderei erantzuten saiatuko dira ikasturte honetan herriko zazpi ikastetxea, Eskola Agenda 21en barruan.
Hala, asteazkenean, hilak 12, Telleri-Alde ikastetxeko DBHko ikasleak galdetegiak egiten ariko dira azokan, dendetan eta Niessengo Eroskin. Ostiralean, berriz, Langaitzeko DBHko ikasleek egingo dute lan bera. Aurretik, Koldo Mitxelenako ikasleak aritu dira lan hori egiten.
Eskola Agenda 21en helburua eskola komunitateak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da. Lanketa horren emaitzak udalari zuzenduko dizkiote, ikusitako gabezia horiek konpontzeko.