Kontrolpean dute Jaizkibelen zortzi hektarea otadi erre dituen sutea
Aldundiko basozain eta mendi suhiltzaileek 15:30ak aldera menderatu dute goizeko 11:00etan Jaizkibel mendian sortu den sutea. Pertsona batek SOS Deiak-era eman du abisua, eta militarren tiro eremu inguruan sua zegoela esan du, Jaizkibel mendiko iparrean, Pasaia herrian. Berehala bertaratu dira inguruko basozain eta mendi suhiltzaile bi talde, beren uraskekin eta hasi dira sua itzltzeko lanetan.
Aldundiak azaldu duenez, hamabi bat lagun aritu dira lanean arratsaldeko 15:30ak arte. “Sua mendean hartu badute ere, bertan da oraindik ere laguntza-guardia talde bat hego haizeak sua berriro sortu ez dezan lanean. Suteak 7-8 hektarea ere ditu, gehienak otadiak”. Lehen ikerketak erakusten duenez, sua zaborra erretzen ari zirela zabaldu denean sortu da.