Trintxerpeko sutean kaltetuentzako elkartasun hilabetea egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Antolatu dituzten ekintzen barruan, bihar, hilak 11, klake koreografia libreen ekitaldia egingo dute, Errenteria Musikalen eskutik. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Sarrera doakoa da, baina kutxa bat jarriko dute dirua biltzeko.