Aurten ere San Pedro eta San Martzial jaietarako musika proposamenak helarazteko tartea zabaldu du Irungo Udalak, herritarren partaidetzarako bideak jarri ditu. Horiek antolatzeko iradokizunak eta proposamenak jasoko ditu, beraz. Horrela, gaurtik, Irungo Udalaren webgunean proposamen horiek helarazteko zerbitzua jarri dute, “axola zaigu herritarren iritzia eta aurten ere, programazio ahalik eta erakargarriena ta
xutzeko”.
Bertan parte hartu ahal izateko 16 urtetik gora izan behar da. Udalaren webgunean daude xehetasun gehiago. Baina Belen Sierra Kultura ordezkariak esan du aukeraketa egiterakoan egutegi mugak eta artisten katxea kontuan hartuko dutela. Proposamenak bidaltzeko epea hilaren 23an bukatuko da.
Kartel lehiaketa
Jaietako kartel lehiaketarekin, musika proposamenekin antzera egin nahi dute. Hau da, herri bozketa baten bitartez. Kartelen prozesuak luzeagorako joko du, apirilaren 10etik 25era aurkeztu behar dituztelako proposamenak egileek. Hori eginda, maiatzaren 3tik 11ra kartel proposamen horiek ikusgai jarriko dira Amaia KZn eta udalaren webgunean, eta horietan botoa emateko aukera izango dute hala nahi dutenek; lehen bozketa horretatik zortzi finalistak aterako dira. Bigarren fasean, maiatzaren 12tik 18ra, irabazlea hautatuko dute. Fase horietako bakoitzean pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du.