'Gure esku dago' abestia estreinatu du Beira taldeak Banako tabernan
Gure Esku Dago herri ekimenak joan den astean Bidasoan antolaturiko ekitaldi sortaren barruan, Oiartzungo Beira taldeak kontzertua eman zuen larunbatean Banako tabernan. Bertan, lehen diskoko abestiekin batera, Gure Esku Dago abestia estreinatu zuten (ikusi bideoa azpian), erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduari eskainia. Dozenaka batzuk elkartu ziren Banakon Beiraren kontzerturako.
admin
Bidasoa
Beira taldeak Banakon emandako saioko une bat
Gure Esku Dago herri ekimenak joan den astean Bidasoan antolaturiko ekitaldi sortaren barruan, Oiartzungo Beira taldeak —Gari Amundarain hondarribiarrak gitarra jotzen du—, kontzertua eman zuen larunbatean Banako tabernan. Bertan, lehen diskoko abestiekin batera, Gure Esku Dago abestia estreinatu zuten (ikusi bideoa azpian), erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduari eskainia.
Dozenaka batzuk elkartu ziren Banakon Beiraren kontzerturako. Gaueko bederatzietan zen zita, baina zertxo bait beranduago hasi zen ekitaldia. Kontzertuaren aurretik Gure Esku Dagoren bideo bat jarri zuten, herri mugimenduaren helburuak eta dinamika azaltzen zituena. Besteak beste, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean osatu nahi duten giza-katearen berri ematen zuen bideoak (informazio gehiagorako bisitatu Gure Esku Dago-ren webgunea).
Emery eta Amundarain
Bideoa amaituta, oholtzara igo ziren Beirako kideak. Emanaldi txukuna eskaini zuten oiartzuarrek, txalo asko jaso zituena. Ezustekoren bat izango zela aurreratua zuten eta hala, kontzertuaren erdialdean, Beti Mugan taldeko Koldo Emery igoarazi zuten taulara. Gitarra akustikoa eskuetan, Beti Muganen hiru abesti kantatu zituen Emeryk, ondoan Amundarain lagun zuela. Berriro entseatzen dabiltza Beti Muganekoak eta hiru abestietatik bi berriak ziren, eta hirugarrena Oihuak ezaguna.
Bi hondarribiarren saio akustikoaren ondoren berriro igo ziren Jon Martin bertsolaria eta taldekideak eszenatokira. Eta bigarren abesti sortaren lehena izan zen Gure Esku Dago-ri eskainitakoa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.