Feliu Venturaren kontzertua, Mikelazulon
La memoria de la música dokumentala, eta ondoren, zuzeneko kanta emanaldia emango du, igande honetan, hilak 16, Feliu Ventura kantautoreak. Emanaldia 18:30ean hasiko da, Mikelazulon.
Hogei urte daramatza musikaren munduan sartuta Venturak, eta sei disko atera ditu. Horrez gain, 2006an Enderrock aldizkariko irakurleek Canço d’autor sailerko sari guztiak eman zizkioten: diskorik onena (Alfabets de Futur), abestirik onena (Alacant —per interior—) eta emanaldi onena (Bartzelonako auditorioan).
Dokumentalean Victor Jararen eta Txile, Argentina eta Uruguahyko kanta herrikoietatik abiatuz, lurralde haietako memoria historikoan murgiltzen da.