Claudia Behobidek urteko lehen garaipena lortu du Ibaetan, Aingeru Zaindariaren IX. Igoeran. Marina Gomez irundarra laugarren sailkatu zen eta Esther Estefania errenteriarra bosgarren. Mutiletan, Victor Madejon irundarra bosgarren geratu zen.

Ondo hasi du urtea hondarribiarrak
Claudia Behobide hondarribiarrak urteko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Donostian, Trintxerpe Atletismo taldeak eta Ibaeta auzoko Jaietako Batzordeak antolatzen duten Aingeru Zaindariaren XI. Igoeran. Lasterketa 6,1 kilometrokoa zen eta Gipuzkoako XII. Challengeko lehen proba izan da.
Behobide garaile izan zen emakumeen proban, Nerea Amilibia eta Begoña Julianen aurretik. Marina Gomez irundarra laugarren sailkatu zen eta Esther Estefania errenteriarra bosgarren.
Mutiletan Raul Gomez lasartearra izan zen azkarrena. Eskualdeko lehen sailkatua Victor Madejon irundarra izan zen, laugarren.
Denboraldiko hasiera
Urteko lehen garaipena izan da Behobiderentzat. Iaz Donostiako maratoian erretiratubehar izan zen eta denboraldia luzatzea erabaki zuen. Hala, otsailean Sevillako maratoia korritu zuen hondarribiarrak. Sevillan ez zuen lasterketa ona egin baina proba bukatu zuen.
Ibaetan jardunaldi berria hasi du Behobidek. Aurten, besteak beste, Donostiako Udaberriko Lasterketa —1 dortsala eman diote—, Txingudi Korrika, Donibane Lohizune-Hondarribia, Behobia-Donostia eta Donostiako Maratoian parte hartuko du