Bertan behera geratu da aulki mugikorreko ligako jardunaldia
Larunbatean Orion egitekoa zen Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako jardunaldia bertan behera geratu zen, haizeagatik. Seigarren jardunaldia zen baina bi besterik ez dituzte egin, gainontzekoetan egiraldi txarra izan delako.