Aratz Rodriguez hondarribiarra hirugarren izan da 25. Lilatoiean
Aratz Rodriguez hondarribiarrak hirugarren postuan bukatu zuen atzo Donostiako 25. Lilatoia. Rodriguezek 18 minutu eta 30 segunduko denboran egin zituen emakumeen lasterketa herrikoiaren bost kilometroak. Izaro Rubio irabazleak baino 32 segundu gehiago behar izan zituen Rodriguezek.