Apirilaren 4era arte egin daiteke postuen eskaera egiteko epea
Gaur arratsaldean egingo dute San Marko Eguneko bilera, 18:00etan, Merkatuzarren. Bertan, egunaren nondik norakoak koordinatu eta egon daitezkeen beharrak iragartzea da asmoa.
Bestalde, elkarte edo artisauek jarri nahi dituzten postuen eskaera egiteko epea apirilaren 4ean bukatuko dela jakinarazi du udalak.