Urdanibia plazaren ordezkoak aztertzen ari da Irungo Udala
Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dituzte Urdanibia plazan. Baina datozen 14 hilabetean ezingo da erabili, hura biziberritzeko lanak egiten ari direlako. Horrela, Irungo Udala ekimen horiek egiteko alternatibak bilatzen hasi da. Horrela, jaietako ekitaldietan jarri dute begia, eta antza denez, txosnak eta kontzertu eremua Ficoban jartzeko asmoa du udalak. Izan ere, Belen Sierra Kultura ordezkariaren arabera, txosnak jasotzeko nahiz 2.000 pertsona biltzeko gaitasuna duen toki bakarrenetarikoa da Ficoba.
Bestalde, Urdanibia inguruko dendariek, obrak jasan behar dituztela eta, hainbat onura jasoko dituztela iragarri du alkateak, tasetan. Hortaz, bide publikoaren erabilerako tasa ez ordaintzeko aukera izango dute hala eskatzen dutenek. Udalean egin behar dute tramite hori; 2014-2015 epealdirako litzateke onura hori.