PSE-EEk herritarrei eskatu die erosketak komertzio txikian egiteko
Dendetako erakusleihoak paper beltzez tapatzearen ekimenarekin bat egin du Errenteriako PSE-EEk, eta denden egoerak “asko” kezkatzen duela adierazi du.
PSE-EEren arabera, talde sozialista herritarrengana zuzendu ohi da herriko dendetan kontsumitzeko, “hain zuzen, komertzioa eta sortzen dituzten lanpostuak bizirik mantentzeko”, eta berriro “eskatu die herritarrei euren kolaborazioa.
“Ez dira zertan erosketak beti merkataritza zentro handietan egin behar, eta gainera, kontuan hartuta gure herrian kalitatezko komertzioak eta prezio konpetitiboak daudela”.