Inude eta artzainen desfilean 450 lagun bilduko dira
Piñata Igandea izango da, datorren igandea, hilak 9, Errenteria-Oreretan. Urtero bezala, ekitaldi nagusia Orereta Ikastolak antolatzen duen inude eta artzainen desfilea izango da, 12:00etan aterako da Koldo Mitxelena plazatik, eta bertan bukatuko da erdialdeko kaleetatik igaro ondoren.
Guztira, 450 lagun aterako dira desfilean: 250 gazte eta 200 guraso. Horrez gain, Ereintzako txistulariak, Iraultza dantza taldea, Errenteria Musikaleko musikariak, Amulletako danbor kofradia eta erromeri taldea ere lagun izango dituzte. Horrez gain, Jose Mari auto klasikoen kolaborazioa ere izango dute.
Hamazazpigarren ekitaldia izango da, jarraian, Orereta Ikastolak antolatuko duena.