20 dira ja Hondarribiko herri olinpiadetan parte hartzeko izena eman duten taldeak, "200 partaide inguru, adin guztietakoak", nabarmendu dute antolatzaileek. Gaur ere bilera egingo dute Zuloaga Etxean, 18:00etan, eta antolakuntzarekin jarraituko dute. "Momentuz asteburu bakoitzean zein proba egingo ditugun zehaztu dugu guztion artean"
20 dira ja Hondarribiko herri olinpiadetan parte hartzeko izena eman duten taldeak, “200 partaide inguru, adin guztietakoak”, nabarmendu dute antolatzaileek. Gaur ere bilera egingo dute Zuloaga Etxean, 18:00etan, eta antolakuntzarekin jarraituko dute. “Momentuz asteburu bakoitzean zein proba egingo ditugun zehaztu dugu guztion artean”, gehitu dute.
Garai batean egiten ziren olinpiadak berriro antolatzea Hondarribiko Gazte Asanbladaren ekimena da, baina hasieratik parte hartzaile guztien artean banatu nahi izan zituzten ardura guztiak, antolakuntza bera barne. Hala, parte hartuko duten talde bakoitzak ordezkari bat bidali behar du ostiraletako bileretara eta lanak guztien artean banatzen dituzte. “Gutxi gorabehera talde bakoitzak ekintza baten ardura hartu dugu eta ekintza hori aurrera eramateko beharrezko materiala lortzeaz arduratu behar da”.
Gaurko bileran lan horiek banatzen jarraituko dute, aurreko ostiralean egin bezala.
HITZAk trataera berezia olinpiadei
Hondarribiko Hitzak modu berezian landuko ditu herri olinpiadak eta horretarako atal berezia irekiko du
hondarribia.hitza.info webgunean. Bertan, olinpiadei buruzko informazio guztia, taldeen izenak, proben agenda, lehiaketaren kronikak, elkarrizketak, eta abar irakurtzeko aukera izango da. Proba guztiak jarraituko ditu HITZAk eta probetako argazkiak eskegiko dira astero olinpiadei buruzko atal berezian.
Dena umore puntu batekin eta herri olinpiaden espirituari jarraituz. Egun gutxi barru prest egongo da eta bertan argitaratzen den guztia jarraitzeko aukera izango da, webgunetik bertatik,
twiterretik edo
Facebooketik.