Trintxer mendi taldeko kideak
Trintxer mendi taldeak Errobi ibai arroaren 13. etapa antolatu du, Heleta-Urkurai ibilbidea egingo dute hilaren 16an.
Trintxerpeko Dax tabernaren parean geldituko dira mendizaleak eta Heleta-ra autobusez joango dira. Hortik Urkurai-ra oinez iritsiko dira, Erregelu (865 m.), Baigura (897 m.) eta Urtsuia (678 m.) mendiak igoaz.
Ibilaldiak 22 kilometro inguru ditu, eta 6 ordu eta erdiz egitekoa. Informazio gehiago nahi izanez gero 679 23 36 60 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek.