Claudia Behobide: "Kirola mundu guztiarentzat da, disfrutatzeko"
Olazabal Kirol Sariak banatu zituzten lehen aldiz ostiralean. Sarien izena daraman Txema Olazabal golfistak aipamen berezia jaso zuen, eta gainontzeko saridunak hauek izan ziren: Ion Areitio (gizon kirolari onena), Claudia Behobide (emakume kirolari onena), Hondarribia Arraun Elkartea (talde onena) eta Joseba Llorente (kirolarekin zerikusia duen pertsona).
Bada Hondarribian korrika elkarrekin egiteko elkartzen den emakume talde bat. Hasieran zuk lagundu zenien gainera. Bai, oso gustura ibili nintzen. Jende pila bat etorri zen korrika egitera baina azkenean utzi behar izan zuen, denborarik ez nuelako, haurrak, lana, entrenamendua, gauza asko ziren. Baina jarraitzen dute eta hogeita bost inguru dira, eta beste asko ezin dira horra joan eta beste egun batzuetan egiten dute, larunbatetan, igandetan. Segitzen dute. Polita da hori. Ari dira emakumeak ateratzen, eta modalitate askotan gainera. Bai, askotan ematen du arrauna besterik ez dela egiten Hondarribian. Gauza gehiago daude eta hori sarietan ikusi zen, bela, tiraketa, hipika. Espainiako txapelketak irabazitako kirolariak daude jendea ezagutzen ez dituena. Ikusiko bagenitu egunero entrenatzen jakingo genuke zein sakrifizio egiten duten. Horregatik oso polita izan dira sariak, denak elkartu eta kirol pila bat daudela ezagutaraztea, existitzen direla eta bultzada bat eman behar zaiela jarraitu dezaten. Eta jendeak jakin dezala kirol horiek praktikatzeko aukera dagoela herrian, nahi izanez gero badutela aukera hori. 2013a sekulako urtea izan zen zuretzako, garaipen pila lortu zenituen. Txingudi Korrika, Donibane Lohizune-Hondarribia, Behobia-Donostia, hemengo San Silbestre, herri lasterketen sailkapen nagusia… Bai, oso ona izan da. 2011 ere oso ona izan zen, marka onenak urte hartan egin nituen. Behobian, adibidez, 1:14 egin nuen, ez nuen irabazi, hirugarren geratu nintzen baina podio hori lortzea sinestezina izan zen, marka bikainak dituzten Wucro taldeko bi kirolariekin podioan eta irabazi zuenak probako marka berria egin zuen. Eta ni podio horretan egotea sinestezina izan zen. 2011 oso ona izan zen, marka onenak egin nituelako baina lasterketa asko irabazi gabe. 2013an irabazi ditut lasterketa horik. Bi urte oso garrantzitsu dira, ezin naiz kexatu. Baina gauza batekin bai zara kexu, Donostiako maratoia ez bukatzearekin. Hori da aurten hobetu nahi duzuna? Bai, 2011n irabazi nuen eta marka ona egin nuen, 2 ordu eta 47 minutu. Aurten oso ondo nengoen fisikoki, gauza guztiak ondo ari zitzaizkidan ateratzen, eta ez nuen bukatu, ezin izan nuen bukatu. Arantza hori nahi dut kendu aurten, maratoia bukatu eta ondo egin. Hori da urteko helburu nagusia? Ez, lasterketa guztiak egin nahi ditut ondo [barre egiten du]. Bai, bai, zaila da, baina horrela da. Lasterketa handiak, txikiak, auzokoak, ezagunak, ezaguna ez direnak, denak nahi ditut ondo egin, berdin zait 100 edo 5.000 garen, nik denak nahi ditut ondo egin eta denetan irabazten saiatu.Lasterketa handiak, txikiak, auzokoak, ezagunak, ezaguna ez direnak, denak nahi ditut ondo egin”