Beira taldeak Gure Esku Dago-ren aldeko abestia estreinatuko du larunbatean Banako tabernan
admin
Bidasoa
Gure Esku Dago herri ekimenerako propio idatzitako kantua joko du bihar, larunbata (hilak 8) Beira taldeak Banako tabernan. Lehen aldiz joko dute abesti hori, Gure Esku Dagok Hondarribian egingo duen aurkezpena baliatuz. Horrez gain, Beiraren lehen diskoko abestiak ere entzungo dira Banakon. 21:00etan hasiko da emanaldia eta garaiz joateko eskatu dute, herri ekimenaren izaera eta helburuak azaltzen dituen bideotxo bat proiektatu behar baitute kontzertuaren aurretik.
Oiartzungo taldean gitarra jotzen duen Garikoitz Amundarain hondarribiarrak azaldu duenez, ezusteko bat baino gehiago izango da emanaldian zehar: “Dozena bat bertso sortatik gora kantatuko ditugu kontzertuan. Gonbidatuak ere izango dira. Beiraren kontzertuetan ohikoa denez, bertako musikari edo bertsolariak gonbidatzen ditugu parte hartzeko; beraz, ezustekoren bat izango da”, gehitu du Amundarainek.
Musikaz gain, zer ikusia ere izango da hilaren 8an Banakon, Goren Alkizak bideo jartzaile bezala jardungo baitu. Hala, musikak momentuan iradokiko dizkion inprobisatutako irudiekin “apainduko” du Alkizak Beiraren kontzertua.
Goizez, mendi martxa
Goizez ere ekintza bat antolatu du Hondarribian Gure Esku Dago-k. Mendi martxa izango da, 09:00etan Sainduatik abiatuta.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.