Onddi mendia
Oiartzun-Onddi-Besabi lotzen dituen irteera antolatu du Girizia mendi taldeak hilaren 23rako. Oraingo honetan bakoitzak nahi duen moduan egiteko aukera izango du, hau da, txirrindaz edo oinez.
Ibilbidea oinez egitea erabakitzen dutenak 07:15ean aterako dira Doneztebe plazatik. Hortik, Iturriotz, Barrengoiloia, Markesaren basoa, Epele eta Onddi (540 metro) zeharkatu ondoren, Besabira iritsiko dira. Bospasei ordutan egiteko ibilbidea izango da.
Bizikleta hartuta egingo dutenak ibilbidea 08:30ean abiatuko dira Doneztebe plazatik. Malbazarretik Ugaldetxora eta hortik Besabira joango dira.
Gero denek elkarrekin Besabiko jatetxean bazkalduko dute. Itzulerakoan, bizikletak autobusean sar daitezkeela jakinarazi dute Giriziatik.
Izena dagoeneko eman daiteke Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta
on line. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira (guztira 30 euro dira).