TAS: "Berriz ere indarkeri sexista gure kaleetan azaldu da"
Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak gogor salatu du asteazkenean Irunen izan zen erasoa, “berriz ere indarkeri sexista gure kaleetan azaldu da”. TASek esan du indarkeri sexista desagertarazteko borrokak etenik gabekoa izan behar duela, denena, “emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak dituzten jendartea eratzeko bidean”. Hortaz, Martxoaren 8aren atarian egonda, feminismoaren ahotsa “inoiz baino ozenago” entzun behar dela esan du.
Horregatik Bidasoko biztanleak kalera ateratzera deitu dituzte, “gurean horrelako ekintzat onartzen ez ditugula adieraztera ozen, eta borroka egingo dugula entzun dezaten”. Hortaz, Martxoaren 8aren harira etzirako antolatu duen manifestaziora joateko eskatu diote jendarteari.