Igerilekuko sabaia konpontzeko lanak hasi dituzte
Hasi dira Altzate igerilekuko sabaia konpontzeko lanean eta lau egun barru igerilekua berriz ere zabalik izatea aurreikusi du udalak “dena ongi badoa. Momentuz ezin dugu zein egunetan zabalduko den esan, baina jakinaraziko dugu”. Aurreko egunetan izandako denboraleak atzeratu duela lanen hasiera esan dute udal ordezkariek.
Joan den hilaren 28an haize bolada indartsuak eraman zuen Altzate igerilekuko sabaiaren zati bat eta orduz geroztik izan da igerilekua itxita eta ikastaroak etenda. Termak erabili daitezkeela jakinarazi dute. Lanak amaitu bitartean Altzate igerilekuko erabiltzaileek Errenteria-Oreretako zein Oiartzungo igerilekuak erabil ditzaketela esan du udalak.