Ezker Anitzak Errenkoalderen ekimena babestu du
Komertzio txikiak erakusleihoak beltzez tapatzearen ekimenarekin bat egin du Ezker Anitzak, eta komertzioek Errenteria-Oreretaren egunerokoan duten egitekoaren gainean hausnartzera bultzatzen duela gaineratu du.
“Komertzioak tapatzen dituen paper beltzak tokiko komertzio txikiaren etorkizuna irudikatzen dute. Komertzio txikiak merkataritza zentro handiei aurre egin behar dira, erabateko aukera desberdintasunean. Zentzu horretan, komertzio txikiak eraso garrantzitsuak jasan dituela iritzi dio, eta horiek bere etorkizuna zalantzan jartzen duela. Azken urteetan nabarmendu murriztu direla esan du, eta horren erantzule egin ditu Oiartzun, Donostia eta Irungo merkataritza zentro handiak.
Ezker Anitzaren arabera, komertzio txikia da kale eta auzoen desertizazioa saihesten duena. Era berean, gogorarazi du Errenteria-Oreretan 2.000 lagunek lan egiten dutela merkataritza, garraio eta ostalaritzan.