Larunbatean, hilak 8, Guadalupeko Gotorlekura bisita gidatua egingo dute. 25 pertsonentzako lekua dago eta edozeinek eman dezake izena, 19:00ak baino lehen. Bisita 11:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Erreserba egiteko Arma Plazako Interpretazio Zentrora joan, 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat
idatzi behar da. Sei euro balio du sarrerak.