Tren abiadura handia, eta protestak, bihar Ficoban
Bihar, Ficoban, 08:45etik 14:15era, trenaren gaineko jardunaldia egingo dute hainbat adituren ekarpenarekin, Bidasoa ibaiaren alde batekoak eta bestekoak. Bi gai nagusi aztertuko dituzte horiek guztiek: inguruko tren bidezko garraioa, eta abiadura handiko trenen gaia.
Bidasoaldeko Burdinbidearen Lagun Elkarteak antolatu du jardunaldia, Irungo Udalaren babesarekin, eta horren berri emateko agerraldia otsailaren 26an egin zuten. Komunikazio jardunaldi bezala izendatu dute, Abiadura handiko trena Irunen leloarekin.
Horren harira, Irungo AHTaren aurkako taldeak elkarretaratze zaratatsua egingo du Ficoban bertan, 11:00etatik aurrera, haien ustez “abiadura handiko trena goraipatzeko” izango delako jardunaldia,