Oarsoaldea Eurohiriari batuko zaio
Baionatik Donostiara doan multzoan falta zen eremu bakarra zen Oarsoaldea, baina ostiraletik aurrera (hilak 7), Euskal Eurohiriaren parte izango da. Hain zuzen, egun horretan ezohiko batzar bat egingo dute San Marko gotorlekuan, eta horrek bide emango dio Oarsoaldeari Euskal Eurohirian sartzeko.
Bertan izango dira Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jean Grenete Eurohiriko gerente eta Baionako alkatea, Ainhoa Zabalo Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da.