Jose Angel Serranoren etxebizitzaren enkantea geldiarazi dute
Jose Angel Serranok HITZA egunkariari jakinarazi dionez, bere etxebizitzaren enkantea gelditu du Santander bankuak. Bihar egitekoak ziren enkante hori, baina azkenean atzera bota du banketxeak.
Bera eta bere familia “oso pozik” daudela jakinarazi du Serranok, eta herritarren presioak balio izan duela gaineratu du. Zentzu horretan, alkateak zuzenean hitz egin zuela Santander bankuarekin adierazi du. Berarekin, ordea, ez direla jarri harremanetan zehaztu du.
Orain hilaren 12an Santander bankuaren kontra izango duen epaiketaren zain dago.