Gazte Mailako txirrindularitza proba bat egingo dute Errenteria-Oreretan
Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako Errenteria Hiria XXXI. Txirrindularitza Saria antolatu du. Igande honetan, hilak 9, izango da, 16:00etan, Nafarroa etorbidetik abiatuta. Toki berean bukatuko da.
70 kilometroko zirkuitua prestatu dute, eta tartean, Gaintxurizketa bitan igo beharko dute txirrindulariek.
Laguntasunak “luxuzko parte hartzea” iragarri du, “Gazte Mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango dira”. Bertan izango da Laguntasuna ere. Herriko taldeak lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute.
Bukaeran, garaikurrak emango dituzte.