Eskola feministaren azken saioa
Ostiral honetan, hilak 7, eskola feministaren hirugarren saioa izango da Antiju Morik Oiartzungo talde feministak antolatuta. Aurreko saioari jarraipena emango diote oraingo honetan, hau da, feminismoaren historia Euskal Herrian sakonago ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Azken saioan bezala, Miren Aranguren Emagineko kidea izango da hitzaldi-tailerraren gidaria.
Udaletxeko areto nagusian izango da tailerra, 18:00etatik 20:00etara.