Etorkinentzako euskara ikastaroan izena eman daiteke
Hilaren 21era arte eman ahal izango dute izena euskara ikastaroetan etorkinek. Euskara Departamendua antolatu ditu ikastaro horiek, egunerokotasunean euskara erabiltzera motibatzeko: agurrak, zenbakiak, familiarekin, eskolan, garraioan, osasun arloan, kirolena, merkatuan…
Ariketak, horrenbestez, arlo horietako hitzak ikasi eta hizkuntzaren oinarrizko ezagutzera zuzenduko dira. “Ikastaro hori bidez etorkinek euskal gizartea ezagutu eta euskara ikasteko lehen pausoak ematean datza”, gaineratu du Euskara departamenduak.
60 orduko ikastaroa izango da, eta astean hiru egunetan egingo dute, sei ordu asteko. Ikastaroak 18 euro balio du, eta hilaren 31n hasi eta ekainaren 19an bukatuko da.
Izena Euskara departamenduan eman behar da (943 44 96 13).