Hilaren 15ean emakumeentzako auto-defentsa ikastaroa egingo dute Hondarribiko Sengo Eskolan. 10:00etatik 13:00etara. Bertako irakasle den David Jimenezek azaldu duenez, plaza mugatuak dira. Izena eman nahi duenak 627 29 33 45 telefono zenbakira deitu behar du edo posta elektronikora
idatzi.
Sengo Eskolan auto-defentsa irakasten dute, txinatar jatorria duen Wing Tsun arte martziala oinarritzat hartuz.