Badia leheneratzea Garitano eta Bildurentzat ez direla lehentasun salatu du PSOE-EEk
Pasaiako badiarako proiekturik ez izatea eta badiaren leheneratzeaz soilik hauteskunde kanpainan oroitzea leporatu dio PSOE-EEko Lore Suarezek Ahaldun Nagusi Martin Garitanori.
Batzar nagusietako gaurko agerraldian Garitanok iragarri du bere gobernuak zortzi milioi euro bideratuko dituela Pasaiako badiara, baina PSOE-EEko batzarkide Lore Suarezek azaldu duenez, Garitanok aipatu dituen egiteko guztiak, aurreko legegintzaldian hartutako konpromisoak dira, Pasaia PSE-EEk gobernatzen zituenekoak. PSOE-EEren arabera, Garitanoren gobernuak 300.000 euro baino ez ditu jarriko ekimen berri baterako. Zentzu horretan, Bilduk legegintzaldi osoan aurretik hitzartuta ez zegoen ekimen bakar bat ere ez duela atera salatu du PSOE-EEk.