Margarita Lorenzo de Reizabal
Larunbateko Emakumeen Egunean Berdintasunaren Aldeko Kontzertua emango du EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak. Eta lehen aldiz, emakume bat egongo da zuzendari lanetan: Margarita Lorenzo de Reizabal.
Kontzertua 12:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Emanaldi hori EMKEren urteurrenaren barruan dago, aurten 150 urte beteko baititu.