Altubetik Urduñara joango dira mendizaleak
Hilaren 15erako prestatu du hurrengo mendi martxa Urdaburu mendizale elkarteak. Zehazki Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren hogeigarren etapa izango da. Altube eta Urduña artean ibiliko dira, eta bidean, Goiuriko ur jauzia, Alto del Corral, Nerbioi ur jauzia eta Arando gailurra ikusiko dituzte. Sei orduko ibilbidea izango da.
Zumardiko autobus geltokian bilduko dira egun horretan, 07:30ean.
Izena emateko elkartera jo daiteke astearte eta ostegunetan 19:30etik 21:30era edota egun eta ordutegi berean 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu.