Abortatzeko eskubidearen alde hitzaldia eta erakusketa Irunen
Irungo Bilgune Feministak eta Hazia elkarteak bi jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako, Martxoaren 8aren harira, eta abortatzeko eskubidea oinarri dutela. Hitzaldia eta erakusketa bat dira jarduera horiek.
Martxoaren 8tik aurrera, eta hil osoan zehar, abortatzeko eskubideak historian zehar izan duen ibilbidearen berri emateko erakusketa jarrita egongo da Hazia elkartean. Hilaren 13an (osteguna), berriz, hitzaldiaren txanda izango da: 19:30etik aurrera Bilgune Feministako kideek Abortua liber eta doakoa. Gure gorputzen jabe izenburupean hitzaldia emango dute. Hitzaldian abortuaren historiaren berri emateaz gain, Espainiako Gobernuak ildo horretan egin duen lege proposamenaren “atzerapausoa” zertan den azalduko dute.