30 zuhaitz aldatuko ditu Oiartzungo Flauta Taldeak
“Biodibertsitatea babesteko” asmoz, Oiartzungo Flauta Taldeak 30 haritz aldatuko ditu Egiar inguruan. Haritz bakoitzak flauta taldeko kide bakoitzaren izen-abizenak izango ditu. Larunbat honetan, hilak 8, egingo dute landaketa, 10:00etan. Gero, hamaiketakoa hartuko dute.