Larunbateko Emakumeen Egunaren harira, Ernaik hilabete osora begira zabaldu ditu Martxoak 8ko ekitaldiak: Martxo Morea. Batez ere larunbateko eskualdeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 13:00etan abiatuko da Zumarditik, baina Ernaik 12:30ean Foru plazan biltzeko deialdia egin du, “gazte blokeoa osatzeko”. Horren leloa
Abortuaren legeak, ez hanka ez buru. Gazteok gure gorputzaren jabe izango da.
Aurreko egunean, berriz, zine foruma egingo dute, Gaztetxean, eta horrez gain, tailer feministak ere antolatu dituzte datozen asteei begira.
[box]
Egitaraua
Ostirala, hilak 7
- 20:30: Abortuaren inguruko zine foruma, Gaztetxean.
Larunbata, hilak 8
- 12:30: Gazte blokeoa osatzeko bilduko dira, honako lelopean, Xenpelarren: Abortuaren legeak ez hanka ez buru. Gazteok gure gorputzaren jabe.
Hilak 11, asteartea
- 19:00: Tailer feministak, Gaztetxean. Bi tailer egingo dituzte aldi berean: mutilak alde batetik eta neskak bestetik. Kezkak, beldurra, hausnarketak eta zalantzak bereizita hasteko, eta ondoren, denak batera landuko dituzte.
Hilak 21, ostirala
- 22:00: Bideo proiekzioa, Gaztetxean.
Hilak 25, asteartea
- 19:00: Tailer feministak, Gaztetxeak. Mistoa izango da hau: feminismoa lantzeko batera egingo duten lehen saiakera izango da.
Hilak 28, ostirala
- 21:00: Gazte afari feminista, Gaztetxean.
[/box]