Laguna bazkide eginez gero, beherapenak
Galtzaraborda nahiz Fanderiako igerilekuak kudeatzen dituen Serviocio enpresak jakinarazi duenez, beherapenak izango dute kuotan bazkideek, lagunen bat bazkide egitea lortzen badute. Lagunak ere abantailak izango dituela gaineratu du, ez duelako matrikula ordaindu beharko eta hilabete doan izango duelako.
Promozio hori martxoaren 31ra arte egongo da martxan Galtzaraborda (943 44 96 90) nahiz Fanderiako (943 34 44 23) kiroldegietako harreran lortu ahal izango da.