Irungo Urdanibiako edanlekua makina berezi batekin desmuntatu dute
Urdanibia plaza biziberritzeko lanen harira, atzo bertako edanlekua desmuntatu zuten makina berezi batekin. Izan ere, lan horiekin plaza berritu nahi bada ere, bertako elementu historikoak mantendu nahi dituzte, tartean edanlekua: harriak banan-banan bere tokitik atera, horiek katalogatu, eta babesean jarri dituzte.
Ondoren garbitzera edo berritzera eramango dituzte harriak, berriz ere, lanek aurrera egiten dutenean, zeuden tokian jartzeko. Edanlekuak hormigoizko zatia zuen, eta eraiki zuteneko parte originala ez denez, hura kendu eta jatorrizko harriekin bat datorren materiala jarriko dute hormigoiaren partez.
Plaza inguratzen duen petrilarekin antzekoa egingo dute langileek.