Hilero 6.000tik gora bidaiari igotzen dira Xorrolara
Xorrolak “goranzko joera” mantentzen duela jakinarazi du udalak, eta urtarrila eta otsailean 12.800 bidaiari baino gehiago izan dituela zehaztu du. Era berean, hilero 6.000tik gora bidaiari izaten dituela adierazi du udalak.
Erabiltzaileen gehiengoak (%75) bidaia Mugi txartelarekin ordaintzen duela ere gaineratu du.