Emakumeei zuzendutako kirol ekintzak, kiroldegian
Martxoaren 8ko Emakumeen Egunari lotuta, emakumeei zuzendutako ekintzak egingo dituzte Errenteria-Oreretako udal kiroldegietan. Hala, bihar, martxoak 5, gimnasia abdominal hipopresiboaren gaineko saio bat egingo dute. Sabelaldeko giharrak eta zoru pelbikoa indartzea du helburu.
Ostiralean, hilak 7, Emakumea eta kirola gaia landuko dute hitzaldi batean, 19:45ean, Galtzarabordako kiroldegian.
Azkenik, larunbatean, hilak , Sh’bameko (dantza modernoa) eskola berezia emango dute, eta seme-alabek ere aukera izango dute joateko. Hori, 12:00etan izango da Fanderiako igerilekuan.