Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo emakume feministen asanbladak
Larunbatean da Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta testuinguru horretan hainbat ekitaldi antolatu ditu Oiartzungo emakume feministen asanbladak. Hona egitaraua:
Martxoak 7, ostirala
18:00-20:00: Eskola feminista udaletxeko areto nagusian.
Martxoak 8, larunbata
10:30-12:00: Zuhaitzak apaintzen artilarekin.
13:00: eskualdeko manifestazioa Oreretan.
14:30: Bazkaria, Girizian. Txartelak, Amazkar eta Txokolategian. Bazkalostean, sorpresa umoretsua.
17:00: plazan, haurrak eta familiak… emakumearen egunarekin bat!
18:30: plazan, kalejira feminista Kasianoren Alabak musikaz lagunduta.
Martxoak 9, igandea
11:00: Lilatona, Donostian.
Martxoak 14
17:00: zine foruma. Cosa de mujeres filma udaletxeko areto nagusian.
Martxoak 16
17:00: Ta oain ze? antzezlana, udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo antzerki elkarteak antolatuta. Sarrerak Amaxkarren, Txokolategian eta egunean bertan, leihatilan.
Hilaren 14ra arte
17:00-19:00: Oiartzungo emakume artisten erakusketa liburutegian. (Larunbatean, 10:30etik 12:30era).