Amulletako danbor kofradia
Sardinaren ehorzketara bidean atera da Amulletako Danbor Kofradia, 18:00ak pasatxoan erdigunean duen elkartetik. Inguruko kaleak zeharkatu ditu danborren doinuen artean. Ereintza elkartearekin elkartzekoa zen sardinaren ehorzketaren hileta segizioa laguntzeko. Oiartzun ibaitik behera botako dute sardina, eta horrenbestez, inauteriak bukatutzat emango dituzte.
Hori bai, ofizialki, igandean bukatuko dira inauteriak, ohi denez, Orereta Ikastolaren inude eta artzainen desfilearekin.