63 lagun gutxiago langabezian Oarsoaldean, 47 gehiago Bidasoan
Urtarrilaren 31ko datuekin alderatuz, otsailaren 28an 5.600 langabe zeuden Oarsoaldean, eta 6.195 Bidasoan. Hilabetez hilabeteko aldea honakoa izan da, hortaz: 63 lagunetan jaitsi da langabezia Oarsoaldean, eta 47tan igo Bidasoan. Horregatik, Oarsoaldeko tasa %16.03koa da, eta Bidasokoa %16,51koa. Biek dira Gipuzkoan langabe gehien duten eskualdeak.
Baina iazko otsailaren 28ko datuekin konparatuta alderik bada. Izan ere, 2013ko otsailaren 28an Oarsoaldeko 5.902 pertsona zeuden izena emanda Lanbiden, eta 6.520 Bidasoan. Beraz, urte bateko epean, 302 pertsona gutxiago daude lanik gabe Oarsoaldean (%5,12ko beherakada) eta 325 Bidasoan (-4,98). Bi eskualdeen artean, beraz, 627 pertsona gehiago daude lanean urtebeteko epean.
Gipuzkoan azken hilabetean gora egin du langabeziak, 336 pertsonatan. Herrialdeko tasa orokorra %14,23koa da, iazko otsailren bukaeran %14,9koa zen bitartean.