Lantz izan da Irun
Berrehun dantzari elkartu ditu Kemen Dantza Taldeak Irungo erdialdean Lantzeko inauteriak irudikatzeko. Zeruak eutsi dio eta euskal inauteriak ohiko ibilbidea egin ahal izan du, Pio XII. plazatik Erromes plazaraino. Zabaltzan, San Joanen eta Junkal plazatxoan dantzatu eta antzezpenak egin dituzte.