Hurrengo asteko batzarrak Olibet-Ugarritze, Agustinak, Beraun eta Fanderiako
Joan den asteko hainbat auzotan egin zituen udalak batzarrak, eta aste honetan atseden hartu ondoren, datorren astean ekingo dio berriro. Ugarritzeko bizilagunekin elkartuko dira astelehenean, Agustinetakoekin asteartean, Beraungoekin asteazkenean, eta Fanderiakoekin ostegunean. Bilera guztiak 19:00etatik 20:30era izango dira bakoitzaren auzo elkartean.
Udalak aurreratu duenez, helburua herritarrei 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den jakinaraztea da, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasoko dituzte.
Bileran izango dira Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia. Beharraren arabera ere joango dira Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia eta Jon Txasko Trafikokoa.