Hondarribia Arraun Elkartea, Claudia Beobide, Joseba Sarriegi, Ion Areitio eta Joseba Llorente saritu dituzte
Txema Olazabal kirol sarietan Ion Areitio, Claudia Behobide, Joseba Llorente, Joseba Sarriegi eta Hondarribia Arraun Elkartea omendu zituzten. Hortaz gain, Hondarribiko ia 80 kirolariri aitortza publikoa egin zieten.
Udalak lehenbiziko aldiz antolatutako ekitaldia Igor Emery kazetari hondarribiarrak aurkeztu zuen, eta Aitor Kerejeta Alkateak, Txema Olazabal txapeldun handiak eta Iñaki de Mujika epaimahaiko kideak hitz egin zuten. Olazabalek bere herriari eta herritarrei eskerrak eman zien aipatu ekitaldia: “Munduan zehar toki askotan ibili naiz eta ez dut Hondarribia bezalako tokirik topatu, denetatik dauka eta batez ere, bere jendea”.
Bi urtean behin ospatuko den ekitaldiaren lehen urratsa izan zen ostiralekoa. Datorrena, 2016an izango da.