Hilaren 27rako jarri behar dute Lezoko udaletxean Espainiako bandera
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren eskariz abiatu zen prozesuak jada ez du atzera bueltarik Lezon. Bide judizial guztiak agortuta, martxoaren 27tik aurrera jarri beharko dute Lezoko udaletxean Espainiako bandera. Hori dela eta, Ikurrinaren Aldeko Lantaldea sortu dute herrian, eta martxoaren 22an Ikurrina gurea leloarekin ikurrinaren aldeko eguna egingo dute Lezon.
Egunaren aurkezpena egiteko agerraldia egingo dute hilaren 8an, 12:00etan, udaletxearen aurrean. Bertara dei egin diete herritarrei, ager daitezen.