Murrizketen kontrako borrokan diharduen Oarsoko Taldeak antolatuta, duintasun martxak Orereta zeharkatu du gaur goizean. Irundik etorri dira manifestazioan eta Donostiarako bidea osatu dute protestan. Han eta hemen antolatu diren duintasun martxek hilaren 22an bat egingo dute Madrilen. Oarsoko Taldeak protestara batzeko deia zabaldu du.
Duintasun martxa