Trafiko aldaketak izango dira larunbat eta igandeko desfileetan
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zenbait neurri hartuko dituzte trafikoari dagokionez, larunbat eta igandeko desfileak direla eta.
Erdigunea larunbateko (martxoak 1) 13:30etik igandeko (martxoak 2) 21:00ak arte itxita egongo da ohi denez.
Larunbateko desfilea 18:30ean abiatuko da. Horren eraginez, larunbatean itxita egoten diren kaleez gain, Tulle kalea eta Nafarroa etorbidea, Galizia eta Gabierrota biribilguneak autorik gabe egon beharko dute larunbaterako. Horrez gain, trafikoa moztuko dute 18:00etatik aurrera honako tokietan: Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin, Aralar plaza, Galizia biribilgunea eta Lartzabal.
Igandea
Igandean, berr¡z, trafikoa toki berean itxiko da (erdigunea eta Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin, Aralar plaza, Galizia biribilgunea eta Lartzabal), baina beste ordutegi batean: 11:30etik 15:00etara.
Gidariei bide alternatiboak erabiltzeko eskatu diete Udaltzaingotik.
Era berean, jai eremuan garajeak dituztenek (Esmalteria, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4 kasu) horrelakoetan erabitlzen dituzten sarbideak erabili beharko dituzte.
Bestalde, Udaltzaingoak gogorarazi du, Nafarroa etorbidearen 27 eta 19ko aparkalekuan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea bitartean ezingo dutela sartu irtenik egin.
Garraio publikoa
Morrongilletako autobus geltokia eta Xenpelarreko Tulle kalera eramango dituztela ere jakinarazi du Udaltzaingoak.